Hizkuntza:

Elkartea

Historia

Berriz betidanik izan da txirrindularitzari lotuta egon den herria. Horren irudi, 5.000 biztanle inguru dituen herrian txirrindularitza praktikatzen duten pertsona kopurua eta txirrindulari profesionalak izatera heldu diren txirrindulari kopurua dira.

Aintzinetik antolatu izan dira herrian txirrindularitza modalitate guztietako lasterketak (errepidea, ziklo-krossa, pista, MTB, etb.), eta kasu guztietan, bai partaide eta bai ikusle aldetik, izugarrizko arrakasta izan dute.

Berriz Bizikletari Elkartea (B.B.E.) legalki sortu aurretik, Berrizen bazegoen pertsona kopuru garrantzitsu bat bere aisialdia txirrindulari taldeak (txirrindulari eskoletatik afizionauetara) eta goi mailako lasterketak antolatzeko erabiltzen zituena. Adibidez, Berrizen antolatu izan ziren Bizkaiko ziklo-kross hiru txapelketa jarraian 60 hamarkaderen amaieran, Bizkaiko birako etapen amaierak, errepideko junior eta emakumeen lasterketak, nazioarteko ziklo-kross lasterketak, txirrindularitza eskola, martxa zikloturistak, etb. 1.985-eko Martxoaren 4-rarte ordea, Berriz Bizikletari Elkarteak ez zituen bere estatutoak sinatu eta legalki errejistratu Espainiako Txirrindularitza Federazioan.

Garai honetatik aurrera, momenturarte egiten ari zen lanarekin jarraitzeaz gain, Berrizen Durangaldeko Belodromoaren inagurazioarekin bat eginez, pistako txirrindularitzara zabaldu zen elkarteko txirrindularitza jarduera (Berrizko 3 orduak, Profesionalen Criterium-a, txapelketak, etb.).

B.B.E.-k jarduera frenetikoa mantendu zuen urte askotan, baina pixkanaka beherantz joan zen belaunaldi berriek ez zutelako erreleborik hartu. Geldialdia eman zen urte hoietan, MTB martxa, Labastida eta Dorletako irteerak, eta herriko San Pedro eta Santa Isabel jaietan umeekin egiten zen ibilaldia soilik antolatzen ziren.

Urte batzuk geroago, elkarteko kategoria desberdinetan ibilitako gazte talde txiki batek, aurrerapausua eman eta B.B.E.-eko jarduerari bultzada berri bat ematea erabaki genuen. Antolatzen ziren MTB martxa eta Labastida eta Dorletako irteerez gain, lehendabizi, Ekainean egiten den martxa zizloturista bat gehitu genion egutegiari, eta Estatu mailako ziklo-kross lasterketa ondoren.

Jakin badakigu oraindik lan haundia egiteko daukagula, batez ere oinarrizko txirrindularitzarekin, umeekin, eta errepide segurtasun konzientziaren arloan, eta hemendik aurrera antolatzen ditugun ekintzak sendotzen doazen einean, lan honi ekin beharko diogula.

Momentu honetan txirrindularitza ez dagoela bere momenturik onenean ezin da ukatu, ez bakarrik doping arazoek min handia egin diotelako gure kirolari. Baita ere bizi dugun egoera ekonomikoak eragotzi egiten duelako lasterketak edo ekintzak aurrera ateratzeko behar diren baliabide ekonomikoak lortzea. Gainera, azkenaldian txirrindulariekin gertatutako errepide istripuak gurasoen mesfidantza logikoa eragin dute beraien semeei errepidera ateratzera usteko orduan, eta guzti honek umeak kirol eder honi gerturatzea oztopatzen du.

Ala ere, B.B.E.-tik zihur gaude oztopo guzti hauek ilusio eta lan askorekin gainditu ahal izango ditugula.

Horregaitik, B.B.E.-tik kirol hau maite duzuen guztioi, elkarte barrutik parte hartu eta batzarretara gerturatzera, lan taldeen partaide izatera, eta proposamen eta ekintza berriak aurrera ateratzeko lana egiteko deialdia egiten dizuegu.

Azkenik, eta klub-eko helburu nagusia txirrindularitza eta bizikletaren erabilera sustatzea bada ere, eta ez profesionalak “ateratzea”, ez dugu aurkezpen honetan herriak eman dituen profesionaleei omenaldi txiki bat egiteko aukera hau pasatzen utzi nahi Berrizen txirrindularitzari eman dioten onarpen maila altuagaitik:

  • Juan María Uribezubia ''Katarra'' (1961-1967)
  • José Luis Uribezubia ''Katarrilla'' (1967-1977)
  • Ismael Lejarreta (1977-1983)
  • Marino Lejarreta ''El junco de Berriz'' (1979-1992)
  • Iñaki Aiarzaguena (1992-1998)
  • Óscar Aranguren (1995-1996)
  • Iñaki Lejarreta (2001-2012)
  • Jon Agirrebeitia (2002-2003)
  • Beñat Albizuri (2005-2008)