Hizkuntza: eu es
Martxa zikloturista

Ekainaren hasieran Berrizko Martxa ospatzen dugu, Gernika eta Ondarroa arteko kostaldea zeharkatu eta Ixuara igoera gogorra duen 120 km-ko ibilbidea.

Ziklokrosa

20 urteko etenaldiaren ostean, 2011. urtean Berrizko Ziklo-krossaren ohitura historikoa berreskuratu genuen. Lasterketa hau urterokoa bihurtu da eta bertan Euskal Herriko zein Espainiako espezialista onenetaz gozatu ahal izan dugu.

MTB Martxa

Ezinbesteko eguna MTB zaletu guztien egutegian, urtetik urtera 500 partehartzaileetik gora batzen dituena Iñaki Lejarreta eta bere familia eta lagunen artean diseinatutako ibilbide erakargarrian. Ibilbidea urtarrilean egiten da San Antonio jaietako programaren barnean.

Labastida irteera

Uztailean antolatzen da elkarteko irteerarik klasikoena. Berriztik irten eta Labastidara heltzean (100 Km.), bertako upategi bateko menu tipikoarekin gozatzeko aukera dugu.

Gure jarduerak